Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1628

979/2022 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lan Harremanen Zerbitzu Korporatiboko Buru lanpostua betetzeko deialdia.

Ikusi dugu Zuzendaritza Nagusian Lan Harremanen Zerbitzu Korporatiboko Burua lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi horren otsailaren 7ko 71/2022 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2022ko otsailaren 18ko EHAAn (36. zenbakia), eta eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da hautagairik aurkeztu.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzendaritza Nagusian Lan Harremanen Zerbitzu Korporatiboko Burua lanpostua betetzeko deialdia hutsik uztea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala