Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2022ko apirilaren 12a, asteartea

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1621

964/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eta V. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KATEGORIAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Administrazio Kudeaketako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek honako modulu hauei dagozkien informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua eta Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila. Modulu horiek Euskadi Informazioaren Gizartean Planak eskaintzen ditu KZgunea zentro publikoetan.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpoko erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

V. eranskinean, proba prestatzeko programa eta bibliografia jasotzen dira, hautaketa-prozesu honetan adimen-desgaitasunaren kupoan onartutako adimen-desgaitasuna intelektuala duten parte-hartzaileentzako egokitzapenekin. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian argitaratuko da Ebazpen hau, irakurketa errazeko sistemaren bidez. Era berean, kupo honetan onartutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, proba irakurketa errazeko sistemara egokituta egongo da. Proba egiteko, galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko diote, ezartzen den gehieneko epean.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Oinarri hauen 2.a) apartatuan aipatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 50 destino.

Sarbide orokorra: 47.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 3.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 303 destino.

Sarbide orokorra: 282.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 21.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 17.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 4.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren ezarriko dira destinoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA KATEGORIAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Administrari Laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Administrazio Kudeaketako Teknikariaren edo baliokidearen ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten berariazko ikastarotzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:

– SAPeko giza baliabideei, kudeaketa ekonomikoari eta SDH kudeaketari lotutako ikastaroak.

– Lan-osasunari, ergonomiari, gorputz-jarreren higieneari, estresaren kudeaketari, laneko segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak.

– Zerbitzuen kalitatea, erabiltzaileekiko arreta, telefono bidezko arreta eta pazientearen arretako eremuetako irudi instituzionala.

– Prozesukako kudeaketa.

– Gaitasunak eta konpetentziak, automotibazioa eta talde-lana.

– Kudeaketarako aplikazio informatikoak.

– Artxiboa eta dokumentazioa, historia klinikoak artxibatzea.

– Administrazio-lanaren antolaketa, Osabide Global.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
GAI-ZERRENDA

1.– Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea.

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-errekurtsoak: Printzipio orokorrak: gora jotzeko errekurtsoa, aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak: Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.

9.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio publikoetako langileak.

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena.

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak. Pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.

14.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 16ko 106/2008 Dekretua): Helburua. Langileen esparrua. Eskubide sozialak. Lanaldia: Urteko ohiko lanaldia, Eguneroko lanaldia eta atsedenaldiak, Asteko atsedenaldia, Atsedenaldi alternatiboen erregimena, Atsedenaldien izaera, Lan egutegia, Lan karteldegiak, Sobera egindako lanorduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Soldaten erregimena.

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: Xedea eta esparrua. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena. Xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Osasun-asistentzia.

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Araudia. Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.

20.– Laneko Arriskuen Prebentzioa Bezeroentzako arreta gunean. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langilearen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

BIBLIOGRAFIA

1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak).

2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua (1. eta 2. artikuluak) eta I. titulua (3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluak).

3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren I. kapitulua (13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21. eta 22. artikuluak).

4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluaren II. kapitulua (29., 30., 31., 32. eta 33. artikuluak). III. tituluaren I. kapitulua (34., 35. eta 36. artikuluak), III. tituluaren II. kapitulua (37., 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. artikuluak) III. tituluaren III. kapitulua (47., 48., 49., 50. eta 51. artikuluak).

5.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: V. tituluaren II. kapitulua (112., 113., 114., 115., 116., 117., 118., 119., 120., 121., 122., 123., 124., 125. eta 126. artikuluak).

6.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko tituluaren II. kapitulua (5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 11., 12. eta 13. artikuluak). Atariko tituluko V. kapitulua (38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. artikuluak).

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I. titulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. titulua (4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. artikuluak). III. titulua (13., 14., 15., 16., 17., 18. eta 19. artikuluak).

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: I. kapitulua (1., 2. eta 3. artikuluak). II. kapitulua (4., 5. eta 6. artikuluak). III. kapitulua (7. artikulua).

9.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

10.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak). II. titulua (8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak).

11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: I. titulua (1., 2., 3. eta 4. artikuluak). II. titulua (lehenengo kapitulua: 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak; bigarren kapitulua: 10. eta 11. artikuluak). III. titulua (hirugarren kapitulua: 25. eta 26. artikuluak eta 28. artikuluaren lehen araua eta bigarrena).

12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 13., 14., 15. eta 16. artikuluak). Zerbitzu sanitarioetako erakundeen eta erakunde sanitario integratuen (ESI) zerrenda: zenbait erabaki, zeinen bidez haien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren.

13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluak).

14.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

15.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: 1. eta 2. artikuluak, II. titulua, III. titulua, IV. titulua, V. titulua eta IX. titulua (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 16ko 106/2008 Dekretua).

17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: I. kapitulua: 1. eta 2. artikuluak. V. kapitulua: 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27. eta 28. artikuluak. VI. kapitulua: 29., 30., 31., 32., 33., 34. eta 35. artikuluak. VII. kapitulua: 36., 37., 38. eta 39. artikuluak. IX. kapitulua: 41., 42., 43., 44. eta 45. artikuluak. XII. kapitulua: 70., 71., 72., 73., 74. eta 75. artikuluak.

18.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: 1., 2. eta 3. artikuluak. II. kapitulua: 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12. eta 13. artikuluak.

20.– Informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako arrisku orokorrak. Lehen Mailako Arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Prebentzioko Karpeta Gorria.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/PAZIENTEAREN_SEGURTASUN_ESTRETEGIA_20_20.pdf

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

25.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

V. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
(ADIMEN DESGAITASUNAREN KUPOA)

21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.

22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.

23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.

24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.

Azterketa dokumentala