Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1231

IRAGARKIA, 570/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Coloma Álvarez de Eulate Lópezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, 570/2021 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko urtarrilaren 27ko Erabaki espresuaren eta isiltasunaren bidezko ezespenaren aurka. Erabaki horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 14ko 795/2021 ebazpenaren aurka 2021-07-13an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa da. Izan ere, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen horren bidez argitaratu zen eranskinean ageri diren esleipendunen izendapena estatutupeko langile finko gisa, txanda irekiaren bidez, Antolaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik (2021-06-30eko EHAA 128. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 44 39/2015 Legearen 1. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala