Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1229

IRAGARKIA, 361/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Olatz Etxebarria Larreategik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 361/2021 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko ekainaren 9ko Erabakiaren kontra; Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 67/2021 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu ziren Osakidetzaren web-orrian Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialista kategorian txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 44 39/2015 Legearen 1. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala