Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1220

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (Ekintzaileei laguntzeko 2017, 2018, 2019 eta 2020ko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak hurrenez hurren 2017ko uztailaren 26ko (2017-07-28ko EHAA), 2018ko irailaren 25eko (2018-10-04ko EHAA), 2019ko ekainaren 18ko (2019-06-28ko EHAA) eta 2020ko otsailaren 25eko (2020-03-12ko EHAA) bilkuretan hartutako erabakien bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdien 31. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenak jakinarazten zaizkie interesdunei eta, halaber, azaltzen zaie ebazpen horiek amaiera ematen diotela administrazio-bideari. Beraz, horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala