Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1215

AGINDUA, 2022ko martxoaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Jakintza» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Jakintza» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren curriculuma eta maila horietara nola iritsi ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua..– Baimena ematen da jarraian zehazten den musika-ikastetxe pribatuari 2021-2022 ikasturtetik aurrera Saxofoia espezialitatea gehitzeko:

Kode-zenbakia: 012769 eta 20008313.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Jakintza».

Titularra: Agrupación Cultural Jakintza.

Helbidea: Mikeletegi pasealekua 10.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1, 2 eta 3.

– Adarrak:

• Kantua: abesbatza eta bakarlaria.

• Instrumental sinfonikoa: bibolina, flauta, tronpeta, klarinetea, biolontxeloa, tuba, tronboia eta biola.

• Instrumental polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

• Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitixa.

• Zenbait joera: jazz-bateria, jazz-saxofoia eta gitarra elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala