Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1214

AGINDUA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) CPEIPS «Santo Tomas Lizeoa» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) «Santo Tomas Lizeoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Hezkuntza Bereziko unitate egonkor bat gehitzeko eta Batxilergoko unitate bat kentzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko unitate egonkor bat gehitzeko eta Batxilergoko unitate bat kentzeko:

Kode-zenbakia: 20004654 eta 012370.

Izen espezifikoa: «Santo Tomas Lizeoa».

Titularra: Santo Tomas Lizeoa-Loistarain Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Manuel de Lardizabal 24 – Ibaeta.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate egonkor bat gehitu eta Batxilergoko unitate bat kendu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: bi-hiru urte bitarteko ikasleentzako 6 unitate, bakoitza 18 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 300 ikaspostuko edukiera duten 12 unitate.

– Lehen Hezkuntza: 600 ikaspostuko edukiera duten 24 unitate.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki eta gela egonkor bat.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikaspostuko edukierarekin.

– Batxilergoa: 11 unitate 385 ikaspostuko edukierarekin.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala