Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1212

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, bidegarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2021eko ekitaldiko deialdi egin zen. Ildo horretatik, aztertuta geratu dira ezarririko epearen barruan aurkeztu diren eskabideak.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du, eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren 10. oinarrian ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea 2021eko uztailaren 7ko Aginduan jasotakoaren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, bidegarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 2.192.379,75 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ebazpen honetako II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei ukatzea 2021eko uztailaren 7ko Aginduan jasotako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, bidegarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzen deialdia egin zen.

Laugarrena.– 2021eko abenduaren 31 ezartzea, aurtengo proiektu bakoitzean aurreikusitako jarduerak amaitzeko; urte anitzeko proiektuetarako, berriz, 2022ko abenduaren 31 da ezarritako data.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala