Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1211

31/2022 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, informazioa lagatzeari buruz sinatu duten hitzarmena.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, aipatutako hitzarmena sinatu dute. Beraz, behar den publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, informazioa lagatzeari buruz sinatu duten hitzarmenaren testua, zeina ebazpen honen eranskin modura baitago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala