Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
725

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 2koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita informazio publikoa eskuratzea onartzen duen ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz) azter dezake ebazpenaren testu osoa.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 2a.

Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala