Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
713

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 3koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, 2020rako onartzen ziren nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate- araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak, 2020ko ekitaldirako.

AURREKARIAK

2019ko abenduaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247. zk.) 2019ko abenduaren 17ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak, 2020ko ekitaldirako.

Aipatutako aginduaren 7. oinarriaren arabera, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak du dirulaguntzak ebazteko eskumena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.c) artikuluaren arabera, emandako dirulaguntza eta laguntza publikoak argitaratu beharko dira, zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak adierazita.

Horregatik guztiagatik, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-jarduerak izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren, 2020ko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala