Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2022ko otsailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
709

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako laguntzen 2021eko deialdiko onuradunen zerrenda. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak 16. artikuluaren 3. puntuan ezartzen du eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaiola laguntzak emateko ebazpena, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela onuradunen zerrenda.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko abenduaren 17ko Ebazpena jakinarazi ostean (dirulaguntza ematekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako 2021eko laguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala