
14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (2246 KB - 10 orri.)
- EPUB (2130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
339
9/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Leioako Udalarekin sinatu beharreko lankidetza-protokolo orokorra argitaratzea xedatzen duena, mugikortasun eraginkor eta integratuarekin lotutako hainbat jarduera egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Leioako Udalarekin sinatu beharreko lankidetza-protokolo orokorraren testua, mugikortasun eraginkor eta integratuarekin lotutako hainbat jarduera egiteko. Protokolo horren eranskina da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.