
14. zk., 2022ko urtarrilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
333
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2021eko abenduaren 21eko Ebazpena, kide bat Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiteko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2022ko urtarrilaren 10ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko abenduaren 21eko Ebazpena, kide bat Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.