Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
267

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 111/2021 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

111/2021 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 28ko eta abenduaren 17ko ebazpenen aurka. Lehenengo ebazpenak 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuen errekurtsogilea. Bigarren ebazpenak hautaketa-prozeduratik kanpo uztearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko abenduaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala