Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
251

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-07-30eko BOE eta 2021-09-06ko EHAA).

2021eko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez (2021-07-30eko BOE eta 2021-09-06ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Ramón Querejeta Iraola jauna (NAN: ***0753**) Unibertsitateko irakasle titularrak (lotutako lanpostua). Kodea: TUVP6/1 – D00084-10. Jakintza arloa: «Medikuntza». Saila: Medikuntza. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Patologia eta Klinika Medikoa I» eta «Gidaritzapeko Praktikak Txandakatuak».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2022ko urtarrilaren 10a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala