Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2021eko azaroaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6044

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zehapen-prozedurei hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu dituen erabakiak jakinarazteko dena. Prozedura horiek COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan hasi dira.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia); beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko; eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi dituzten frogak proposatzeko.

2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.

3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia / San Sebastian, 2021eko azaroaren 17a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala