Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2021eko azaroaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6034

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «62/2021 Ebazpena, azaroaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua argitaratzeko dena, Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuen arau-hausteak direla eta (gehiegizko abiadurarekin erlazionatutako arau-hausteak)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honen euskarazko argitalpenean: «62/2021 Ebazpena, azaroaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua argitaratzeko dena, Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuen arau-hausteak direla eta (gehiegizko abiadurarekin erlazionatutako arau-hausteak)». Ebazpen hori 2021eko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 227. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Hitzarmenaren ereduaren lehenengo klausulan, 2021/5827 (8/3) orrialdean,

honela dioen lekuan:

«Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzaren eta...........................ko Udalaren arteko lankidetzaren baldintzak ezartzea. Hartara, Trafiko zuzendaritzak bere gain hartuko du Udal horretako alkateak bere udalerriko hiri barruko bideetan gertatzen diren gehiegizko abiaduragatiko arau-hausteak zehatzeko duen eskuduntza. Beti ere, zehatu beharreko ibilgailua Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutakoa bada.»

honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzaren eta...........................ko Udalaren arteko lankidetzaren baldintzak ezartzea. Hartara, Trafiko zuzendaritzak bere gain hartuko du udal horretako alkateak bere udalerriko hiri barruko bideetan gertatzen diren gehiegizko abiaduragatiko arau-hausteak zehatzeko duen eskuduntzaren egikaritzea. Betiere, zehatu beharreko ibilgailua Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutakoa bada.»

Zazpigarren klausularen 2. puntuan, 2021/5827 (8/5) orrialdean,

honela dioen lekuan:

«2.– Batzordean lantalde bat eratuko da, bi erakundeetako teknikariek osatua. Lantalde horrek Hitzarmen honetako 3.1 eta 6.3 klausuletan aurreikusitako eginkizunak.»

honela esan behar du:

«2.– Batzordean lantalde bat eratuko da, bi erakundeetako teknikariek osatua. Lantalde horrek Hitzarmen honetako 3.1 eta 6.3 klausuletan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, baita hitzarmena gauzatzeko beharrezkoak direnak ere.»

Hitzarmenaren ereduaren azken paragrafoan, 2021/5827 (8/5) orrialdean,

honela dioen lekuan:

«Eta adostasunaren erakusgarri eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, bi alderdiek Hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte, hasieran adierazitako lekuan eta egunean.»

honela esan behar du:

«Eta adostasunaren erakusgarri eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, bi alderdiek Hitzarmen hau sinatu dute, hasieran adierazitako lekuan eta egunean.»


Azterketa dokumentala