Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2021eko azaroaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6025

513/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den 2021eko azaroko zikloaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra, A1. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

2019ko azaroaren 27ko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onartu ziren, 2019ko urriaren 29ko Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa sinatu ondoren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpena, zeinak Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egiten duen, A1. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko I. eranskinean jasota dauden kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko 2021eko azaroko zikloaren destinoen eskaintza, A1. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez deitutako zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2021eko abuztuaren 31, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2021eko abenduaren 23a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

2021eko azaroko ziklo honi dagokionez, lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2021eko abenduaren 23ra arte.

Destinoen aukeraketa aldatzeko, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2021eko azaroko ziklo honetan, 2021eko abenduaren 23ra arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2021eko azaroko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2021eko abenduaren 23a amaitzen denean."

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.

I. ERANSKINA
Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten 2021eko azaroko zikloko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deitutakoen zerrenda, A1 fakultatibo mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko I. eranskinean jasotako kategorietan / lanpostu funtzionaletan.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala