Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5975

AGINDUA, 2021eko azaroaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Bancaria Vital-Vital Banku Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko ekainaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan eskabide bat jaso zen, Fundación Bancaria Vital-Vital Banku Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko ekainaren 25ean egiletsi baitzen Fernando Ramos Alcázar Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.107).

Eskritura publiko horrekin batera, Javier Murua Etxeberria jaunak –patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2021eko ekainaren 24an emandako ziurtagiria aurkeztu zen. Horretan, 2021eko ekainaren 24an patronatuak egindako bileraren berri ematen zuten zeinetan bertaratutakoek aho batez onartu baitzuten estatutuetako 38.2 artikulua aldatzea, hots, zuzendari nagusiari buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Bancaria Vital-Vital Banku Fundazioaren estatutuetako 38.2 artikuluan egindako aldaketak, hots, zuzendari nagusiari buruzkoa. Aldaketa hori Fundazioaren patronatuak erabaki zuen, 2021eko ekainaren 24an, 2021eko ekainaren 25ean Fernando Ramos Alcázar Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.107) egiletsitako eskritura publikoaren ezarritakoaren arabera, betiere.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENa

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala