Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5974

AGINDUA, 2021eko urriaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María (FISC) izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko uztailaren 6an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María (FISC) izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa sartu zen, zeina 2021eko maiatzaren 14an egiletsi baitzen Maria Eugenia Reviriego Picon Madrilgo notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 958).

Eskritura publiko horrekin batera, Ines Cuadrado Sanchez andreak –fundazioaren Patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2021eko maiatzaren 10ean egindako ziurtagiria aurkeztu zuten. Horretan, 2021eko maiatzaren 10ean Patronatuak egindako bileraren berri eman zuten, zeinetan bertaratutakoek aho batez erabaki baitzuen estatutuen 10. artikuluko a) apartatua aldatzea, Patronatuko karguei buruzkoa, eta 37. artikuluko c) apartatua kentzea.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de Maria (FISC) izeneko fundazioaren estatutuen 10. artikuluko a) apartatua aldatzea, Patronatuko karguei buruzkoa, eta 37. artikuluko c) apartatua kentzea. Aldaketa horiek Fundazioaren patronatuak erabaki zituen 2021eko maiatzaren 10ean, 2021eko maiatzaren 14an Maria Eugenia Reviriego Picon Madrilgo notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 958) emandako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera betiere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala