Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5968

1456/2021 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzendu egiten diren azaroaren 2ko 1388/2021 Ebazpenaren akatsak (1388/2021 Ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta behin betiko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetan).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA 7. zk.), Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko abenduaren 21eko EHAA 254. zk.), lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian. Ebazpen hori honako ebazpen hauen bidez aldatu zen: Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 22ko 588/2020 Ebazpena (2020ko abenduaren 31ko EHAA 262. zk.), urtarrilaren 7ko 2/2021 Ebazpena (2021eko urtarrilaren 13ko EHAA 8. zk.) eta Osakidetzako Giza Baliabideen 2021eko ekainaren 3ko 305/2021 Ebazpena (2021eko ekainaren 28ko EHAA 126. zk.).

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 26ko 389/2021 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 2ko 1388/2021 Ebazpenaren bidez, egun horretan bertan argitaratu zen Osakidetzaren web-orrian, eta 2021eko azaroaren 18an EHAAn argitaratzea aurreikusten da, onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Egiaztatu da akats bat dagoela Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.1.1 oinarriaren aplikazioan. Beraz, aipatutako esleipena zuzendu egin behar da, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako ezarritako arauak betez.

Prozesua behar bezala eta fidagarritasunez gara dadin, eta langileen arloan indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 1388/2021 Ebazpenaren III. eranskineko akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleipena egin zen, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloan deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetan. Hain zuzen, zuzenketa hau egin da:

III. ERANSKINA

489/2020 EBAZPENAREN ZIKLOA

LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA

KATEGORIA: ERIZAINA

LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINA

Honako esleipen hauek aldatzea, honela:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honi argitaratzen den datatik aurrerako ondorioak ematea.

Gainerako ekintzetan, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 1388/2021 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala