Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5965

AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko irailaren 12ko Aginduaren bidez, Carlos Díaz-Aguado Jalón jauna izendatu zen Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakari.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egiturari eta antolamenduari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuaren 9.1 artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikitzen zaio.

Halaber, dekretu horren 9.3 artikuluarekin bat etorriz, Institutuko lehendakariak izendatuko du Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria.

Horrenbestez, aintzat hartuta ekainaren 29ko 9/2007 Legea, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa, eta uztailaren 12ko 159/2011 Dekretua, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egiturari eta antolamenduari buruzkoa, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Carlos Díaz-Aguado Jalón jauna kentzea Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakariaren kargutik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala