Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2021eko urriaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5229

AGINDUA, 2021eko urriaren 4koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez jabetzaren erregistratzaile bat izendatzen baita. Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa arrunta ebazten da.

Jabetza Erregistroan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko hasitako espedientea aztertu da. Jabetza-erregistro hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez egindako deialdiko lehiaketa arruntean sartu zen (2021eko maiatzaren 10eko BOE) eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak emandako ahalmenez baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antonio Javier Tornel García jauna izendatzea, Bilboko 8 zenbakiko Jabetza Erregistrorako (arrazoia: Emilio Durán de la Colina jaunaren erretiroa, 2021eko abuztuaren 11ko Aginduarekin bat etorrita).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala