
200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (273 KB - 3 orri.)
- EPUB (252 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5107
AGINDUA, 2021eko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita ikastetxe pribatu itunduen plangintza 2021-2022 ikasturtetik aurrera.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehazteko.
2016ko apirilaren 27ko agindu horren 10. artikuluan xedatzen da plangintza ofizioz alda daitekeela, baldin eta ikasleak eskolatzeko premiak sortzen badira eta beharrezkoa bada aldaketa hori egitea.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Presentación de María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduna eteteko baimena eman zen.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, Getxoko (Bizkaia) «Haurtegi» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduna eteteko baimena eman zen.
Ikastetxe horien jarduna eteteak eragindako ikasleei jarraipena emateko, agindu honen eranskinetan adierazten diren ikastetxeen plangintza eta ituna aldatu behar dira.
Horretan oinarrituta, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Agindu honen I. eranskinean jasotako ikastetxeen 2021-2022 ikasturteko plangintza aldatzea.
2. artikulua.– 2021-2022 ikasturtearen ituna aldatzea agindu honen II. eranskinean jasotako ikastetxean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.