Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5106

AGINDUA, 2021eko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitioko udalerriko «Musikaia» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Lekeitio (Bizkaia) udalerriko «Musikaia» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022 ikasturtetik aurrera zenbait musika espezialitate gehitzeko baimena ematen zaio ondoren zehazten den Ikastetxeari:

Kode-zenbakiak: 015917 eta 48019778.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Musikaia»

Titularra: Lekeitioko Udala.

Helbidea: Eliz Atea 10.

Udalerria: Lekeitio.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

– Adarrak:

Adarra: Kantua: korala.

Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta zehar flauta.

Adarra: I. polifonikoa: pianoa.

Adarra: Bertakoa: trikitixa, txistua eta panderoa.

Adarra: Bestelako joerak: gitarra elektrikoa, bateria, jazz, rock, folk eta konboa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala