Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5103

216/2021 DEKRETUA, irailaren 28koa, Asociación Religioso-Cultural-Recreativa Kresala izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Religioso-Cultural-Recreativa Kresala izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du, bere ustez elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, kultura sustatzearen bidez nortasunaren garapenaren arloan egiten duen jarduerengatik.

Asociación Religioso-Cultural-Recreativa Kresala izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen, 1967ko urtarrilaren 21ean, AS.R.P.G.00346. zenbakiarekin.

Elkarteak bere eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu.

Eratu zenetik, Asociación Religioso-Cultural-Recreativa Kresala izeneko elkarteak behar diren jarduera guztiak egiten ditu helburu nagusia lortzeko, hau da, gizakiaren garapenari laguntzea bere alderdi garrantzitsuenetan, batez ere izaera erlijiosoa eta kulturala izanik.

Bere jarduerak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez egingo da onura publikoaren deklarazioa, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 28ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Religioso-Cultural-Recreativa Kresala izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS.R.P.G. 00346 zenbakiarekin.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala