Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5097

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Farmazia Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegiaren aldaketa onartzen duena.

Farmazia Fakultateko Batzarrak 2021eko maiatzaren 25eko bileran onartu zuen fakultateko Kalitate Batzordearen arautegia aldatzea, zehazteko master ofizialetako koordinatzaileek batzordean izango duten ordezkaritza.

Proposatzen da fakultateari atxikitako masterren ordezkari bat egotea batzordean. Arautegia aldatzeko proposamen horrek Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du, errespetatu egiten baitu Irakaskuntza Ikastegietako Kalitate Batzordearen Esparru Araudia jasotakoa batzordeen osaerari dagokionez.

UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio, Gobernu Kontseiluak eskuordetuta, Ikastegietako Kalitate Batzordeen Esparru Arautegiaren 2.2 artikuluaren arabera, Ikastetxeen Kalitate Arautegiak onartzea, baldin eta bertako kideren batek edo ikastetxeko Batzordeko kideen % 15ek ez badu berariaz eskatzen Gobernu Kontseiluari bidaltzeko.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Farmazia Fakultateko Kalitate Batzordearen Arautegiko 2.1.c) artikuluaren aldaketa. artikulua honela geldituko da:

c) Farmazia Fakultatean irakasten diren graduko ikasketa bakoitzeko koordinatzaileak, Fakultate Batzarrak izendatutakoak Dekanotza Taldearen proposamenari jarraituz, eta ikastegira atxikitako masterretako ordezkari bat. Ordezkari hau Farmazia Fakultateko Graduondoko Batzordeak bere kideen artetik aukeratuko du.

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko abuztuaren 6a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala