Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2021eko irailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
4626

IRAGARKIA, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko ohiko prozesua hastekoa.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko urriaren 29ko 434/2013 Dekretuko 6. artikuluak xedatzen duenez, Kontseilua osatzen duten kideen agintaldia amaitu baino lehen, Kontseiluko presidenteak ohiko berritze-prozedurari ekingo dio. Horretarako, Autonomia Erkidegoko lan-agintaritzaren menpeko Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari eskatuko dio prozedura hasten den egunean erakunde eta konfederazio sindikalek duten ordezkaritza-mailari buruzko egiaztagiria. Eta, egiaztagiri hori jasota, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ohiko berritze-prozeduraren hasierari buruzko iragarkia argitaratuko da.

2021eko ekainaren 22an Lan Harremanen Kontseiluko buruak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion, eta egiaztagiri hori 2021eko ekainaren 30ean jaso zen.

Horregatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 4. artikuluan eskatzen den ordezkaritza duten enpresen eta sindikatuen erakunde eta konfederazioei jakinarazten zaie Lan Harremanen Kontseiluko kideak berritzeko ohiko prozedura hasi dela; eta jakinarazten zaie, halaber, ordezkaritza-mailaren arabera kideak aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal dutela.

Era berean, enpresen eta sindikatuen elkarte eta konfederazioei jakinarazten zaie beren ordezkarien izendapena Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua, 48008 Bilbo) aurkeztu beharko dela, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Izendapen horretan erakunde bakoitzari dagozkion kideak adina izen titular eta ordezko sartuko dira.

Jarraian, aipatutako erakunde eta konfederazioei hautatzea dagokien kide-kopurua adierazten da:

Enpresen aldetik.

Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioari (Confebask) zazpi kide dagozkio, Langileen Estatutuko seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore arteko enpresa-erakunde ordezkaria baita.

Sindikatuen aldetik.

– Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 2021eko apirilaren 30a arteko hauteskunde sindikalei buruz emandako egiaztagiriaren arabera (2021eko maiatzaren 31 arte erregistratutako aktak):

– ELA sindikatuaren ordezkaritza-maila % 41,13koa da, eta hiru kide dagozkio.

– LAB sindikatuaren ordezkaritza-maila % 19,96koa da, eta kide bi dagozkio.

– CCOO sindikatuaren ordezkaritza-maila % 18,23koa da, eta kide bat dagokio.

– UGT sindikatuaren ordezkaritza-maila % 10,31koa da, eta kide bat dagokio.

Bilbao, 2021eko uztailaren 7a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMáS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala