Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2021eko irailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4616

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean Arte Plastiko eta Bisualen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2021eko martxoaren 12an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Agindua, Arte Plastiko eta Bisualen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2.– 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, denek horren berri izan dezaten.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, Eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru-kopurua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala