Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2881

495/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María José Muñoz Muñoz andrea hautatzen baita Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertu da Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko martxoaren 8ko 326/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2021eko martxoaren 24ko EHAA 59. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María José Muñoz Muñoz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María José Muñoz Muñoz andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko apirilaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala