228. zk., 2020ko azaroaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4939
EDIKTUA, 871/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 871/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Gonzalo Arostegui Gomez.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-05-20an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Alejandra Herrero Lebrero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko urriaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.