Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2020ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4936

AGINDUA, 2020ko azaroaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola. Bulego berri hori sortzea bidezkoa zela 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez iragarri zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluak ezartzen duenez, farmazia-bulego berriak sortzeko deialdia edo, hala badagokio, beharrik ez dagoela iragartzea, urtearen lehen seihilekoaren barruan egin beharko da.

Baldintza horiek betez, 2019ko ekainaren 17ko Aginduak (2019ko ekainaren 28ko EHAA) iragarri zuen bidezkoa zela farmazia-bulego berri bat jartzea Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean, baina une horretan ezin zen zehaztu non kokatu behar zen farmazia-bulegoa. Horregatik, zuzenbidearekin doituago legokeela eta etorkizuneko interesdunentzat mesedegarriagoa izango litzatekeela iritzi zitzaion sortze horretarako prozeduraren deialdirik ez egiteari, harik eta kokapenari buruzko zalantza behin betiko argitu arte.

Bada, farmazia-eskualde berean beste botika bat sortzeko 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez hasitako prozedura amaitu ondoren, farmazia-bulego berria zein osasun-eremutan kokatu ahal izango den jakin da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egitea, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoaren arabera (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osasuneko sailburuaren 2001eko azaroaren 13ko Aginduarekin lotuta, zeinak EAEko osasun-eremuak aldatzen baititu (botika hau jartzea bidezkoa dela iragartzen den unean indarrean dagoen araua), deialdiko farmazia-bulegoa honako osasun-barruti hauetakoren batean kokatu beharko da:

1.1.02 – Aranbizkarra II.

1.1.09 – Lakua-Arriaga.

– Ariznabarra-Ajuria-San Martin.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideen eta eskabidearekin batera doan dokumentazioaren aurkezpena bitarteko elektronikoen bidez egin beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/servicios/0609204 webgune horretantxe eskura daitezke izapideak modu elektronikoan egiteko xehetasunak, eranskinak, eskuliburuak eta ereduak.

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala