Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2518

126/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Rocío Lorenzo Conde andrea San Eloy Ospitaleko Zainketa Berezietako Unitateko gainbegirale lanpostutik kendu egin den, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan.

61/2017 Ebazpenaren bidez, Rocío Lorenzo Conde andrea San Eloy Ospitaleko Zainketa Berezietako Unitateko gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lorenzo Conde andrea San Eloy Ospitaleko Zainketa Berezietako Unitateko gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko ekainaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko ekainaren 2a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala