Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2020ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2043

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordearen ebazpenak, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez interesdunek espediente batzuetan jarritako gora jotzeko errekurtsoak ebaztekoak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta, haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Zehapen-espedientearen ebazpen hauek errekurritzeko ezarritako epea martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera (2020ko martxoaren 14ko BOE, 67. zk.) eta haren luzapenak amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 29a.

Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala