Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2020ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1754

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-enpresa eragile batek fidantza itzultzeko eskatu duela jakinarazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorra uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuan onetsi zen, eta 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatzeko aukera izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da 15361476Yek egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, 2011ko ekainaren 9an F201100761 zenbakiz erregistratu zena B motako joko-enpresa eragilearen kontzeptuan, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzudan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuendaritzari (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira: kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 16a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala