
34. zk., 2020ko otsailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
961
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 147/2019-A administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.
Espediente-zenbakia: PCA-024/2020-VII (REC-PER-028/2019-VII).
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren kontra jarri zen. Agindu horren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen; ebazpen horren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako merezimendu-lehiaketa orokorraren bidezko hornidura-prozeduran (C171) onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.