
34. zk., 2020ko otsailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
951
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 898/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasun gabeko dibortzioari buruzko 898/2018 prozedura.
Demandatzailea: Mammadou Cessay.
Prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.
Demandatua: Florence Hamaken.
Prokuradorea.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
527/2019 epaia, 2019-12-12koa, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 898/2018 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Mammadou Cessayk eskatuta, Florence Hamaken-en aurka.
Florence Hamaken demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.