
34. zk., 2020ko otsailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
948
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 365/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 365/2018 prozedura.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Alejandra Gonzalez Corredor.
Judizio horretan epaia eman da 2019-12-11n. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Mohamed Abdelhay Mohamed demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Irun (Gipuzkoa), 2019ko abenduaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.