34. zk., 2020ko otsailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (279 KB - 7 orri.)
- EPUB (414 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
942
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita lan-kontratudun langileentzako lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzea.
Etxepare Euskal Institutuaren jardueren hasiera arautzen duen abenduaren 23ko 221/228 Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen du lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura. Ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2010eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez agindu zen Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Lanpostuen zerrendaren aldaketa honek erantzuna ematen dio Euskara Munduan programaren kudeaketa ezartzeari eta kontabilitate- eta aurrekontu-kudeaketaren esparrua birplanteatzeari. Azken lan horiek kudeaketa-administrari baten gain gelditu dira azken urtetan, eta argi gelditu da lanpostu hori ez dela nahikoa erakundearen beharrak asetzeko.
Aldaketa hau ezartzekoak diren arauen arabera izapidetu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.
Ondorioz, Zuzendaritza Kontseiluak 2019ko martxoaren 22an egindako bilkuran birplanteamendua eta hura kudeatzeko proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratudun langileentzako lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Donostia, 2020ko urtarrilaren 31.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.