Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
691

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezagun denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da ezen, Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Ur Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan. Uren Legea uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta, aipatu artikuluak honela dio: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze-titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ez ustiatzeagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean».

Iraungitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: Ofizioz.

Iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori iraungitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko irizten duena adieraz dezan, idatziz, Berriatuako Udalean edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honen bidez, eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean jartzen da, eta harentzako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Iragarki honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala