Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
687

IRAGARKIA, administrazioarekiko 772/2019 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 772/2019 prozedura arruntean bideratzen ari dena. Auzi-errekurtso hori Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko 2019ko uztailaren 12ko Aginduaren aurka aurkeztu dute. Agindu horrek Donostiako Ulia parkean dauden Soroborda eta Buskando ur-biltegiak babes ertaineko kultura-ondasun deklaratu zituen, monumentu-multzo kategoriarekin.

Interesdunari epatzeko jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko iragarki hau argitaratzen da, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epea du interesdunak, beraren interesen defentsan Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu eta pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala