27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
684
IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez dokumentazio-errekerimenduak jakinarazten baitira.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Samaniego kalea 2, 1.a, Vitoria-Gasteiz), hamar eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 17a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.