27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
674
EDIKTUA, jabariaren deklaratze-akzioari buruzko 647/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 647/2019 prozedura arrunta.
Gaia: jabariaren deklaratze-akzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-12-20an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean diren Juan Jose Villar Peralen jaraunsle ezezagun demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.