Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
670

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Batzorde Paritarioak hartutako erabaki bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren 2019ko irailetik abendura bitarteko ordainsari-taulak onartzeko (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002235012003).

AURREKARIAK

2019ko abenduaren 10ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 16. artikuluan, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i artikuluari dagokionez.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa inskribatu eta gordailutu dadin Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 17a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

Yolanda Zarandona Gutiérrezek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipenerako eta bermerako batzorde paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau

Adierazten du: 2019ko abenduaren 9an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz kopiatua:

Proposatutako gaia: onartzea 2019ko irailetik abendura bitarteko ordainsari-taulak.

Batzordearen ebazpena: batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

«Lehenengoa.– Onartzea 2019ko irailetik abendura bitarteko ordainsari-taulak, akta honen eranskin gisa datozenak.

Bigarrena.– Lan Harremanen Kontseiluari agintzea, haren lehendakariaren bitartez (Tomás Arrieta Heras), ordainsarien 2019ko irailetik abendura bitarteko taulei buruzko erabakia lan-agintaritzari aurkezteko, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.»

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2019ko abenduaren 9an.

ERANSKINA
ORDAINSARIEN 2019KO IRAILETIK ABENDURA BITARTEKO TAULAK
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala