185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEMOAKO UDALA
4445
IRAGARKIA, Zarata Mapari lotutako 2019-2024ko Ekintza Plana onartzeari buruzkoa.
Lemoako Udalaren Udalbatzak, 2019ko uztailaren 24an egindako ezohiko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hau xedatu zuen:
Lehenengoa.– «Lemoako Udalerriko Zarata Mapari lotutako 2019-2024ko Ekintza Plana» dagoen moduan onartzea. Plan hori Sergio Carnicero jaunak idatzi du, zeina Proyectos de Ingeniería Acústica S.L.U. enpresakoa baita.
Bigarrena.– «Lemoako Udalerriko Zarata Mapari lotutako 2019-2024ko Ekintza Planari» gehitzea Cementos Lemona SAk 2019ko uztailaren 2an aurkeztutako zarataren aurkako Ekintza Plana.
Hirugarrena.– Hartutako erabakia EHAAn eta BAOn argitaratzea.
Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea Cementos Lemona SAri, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari ere.
Horren guztiaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratuz; hori dena Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluarekin bat.
Lemoa, 2019ko abuztuaren 8a.
Bigarren alkateordea,
MARIAN GARAI SALUTREGI.