185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4440
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari diru-zenbateko bat itzuli behar zaiola adierazten duen ebazpena. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako dirulaguntzen kontzeptupean eman zen 2016ko ekitaldirako.
Eranskinean agertzen den interesatuari jakinarazpen hau egiteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Interesdunak jakin dezan jarri dugu iragarkia jendaurrean. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta hau ohartarazten zaio:
Ebazpen hau eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4. solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.