Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4430

EBAZPENA, 2019ko irailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 12.8 artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren babesean eman dira laguntzak. Laguntzen onuradunak eta zenbatekoak ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala