Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
278

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1080/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 1080/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Susana Muzas Arbosa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Esther Ehigiamusoe.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Xedatzen dut: Susana Muzas Arbosak aurkeztutako demanda onestea eta Esther Ehigamusoe kondenatzea Susana Muzas Arbosari ordaintzera berrehun eta berrogeita hamazortzi euro eta laurogei zentimo (258,80 euro), gehi legezko interesak, erreklamazio judizialaren egunetikoak, epai honen kontzeptuengatik.

Esther Ehigamusoe prozeduraren kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Esther Ehigamusoe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak errekurtsorik onartzen ez den errekurtsoa jar dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala