Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
271

AGINDUA, 2018ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018-2019 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa ebazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez ebazten da zer unitate itundu behar diren 2018-2019 ikasturtean, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 8ko Aginduak hasiera ematen dio 2018-2019 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketari.

Ofiziozko aldaketa horren eraginpean dauden ikastetxe pribatu itunduak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindu honen eranskinean adierazitako ikastetxe pribatu itunduen 2018-2019 ikasturteko ituna aldatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala